2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

Inauteriak gertu-gertu!

Kaixo lagunok!

Gutxi geratzen da Inauteriak ospatzeko, gutxi gora behera hilabete bat. Horregatik denbora hori aprobetzatu behar dugu dena antolatzeko; mozorroak, musika, dantzak...

Dakigunez Haur Hezkuntzan etorkizuneko lehen oinarriak garatzen dira. Bertan hainbat gauza asko ikasi eta gaitasun asko garatzen dira, hori dela eta ezinbesteko garrantzia izan du irakasleok lan ona egitea.

Inauteriak baino lehen, planteamendu didaktiko baten laguntzarekin gaia klasean jorratu dezakegu, eta haurrei inauteriei buruzko informazio berria eskeini. 

Hala nola, honelako bitxikeriak landu ahal ditugu:

  • Inauterietako pertsonaiak: Ziripot, Momotxorro, Joaldunak, Kaskarotak, Zaldiko, Zamalzain, Zakuzaharrak...
  • Inauteriak herria desberdinetan: Tolosa, Zuberoako maskarada, Uztaritze, Markina, Mundaka...
  • Inauterietako gozoki tradizionalak: Erroskila, Esne fritakin, Ogi-torrada..


Informazio hori lagungarria izango da, haurrak pixkanaka inauteriei buruzko jakinmin gehiago izan dezaten.

Hala ere, inauteria ospatzeko ezinbesteko izango da mozorrotoa prestatzea.
Ikastetxean HH-ko 5.gelan egindako mozorroa.

Sukaldaritza tailerra!

Egun on!

Gaur, mezu honen bidez Haur Hezkuntzako ikasleekin sukaldaritza tailer bat egitea proposatzen dizuet. Errezeta erraza eta laburra izan behar da, haurren gaitasunetara egokituta. Hori dela eta Euskal Herriko jaietan ospe handia, erreza eta haurrei asko gustatzen zaien platerra egingo dugu.

TALO TXORIZOAREKIN

Osagaiak: Arto-irina, ura, gatza eta txorizoa.











Nola egin?

Haur bakoitzari katiluna bana emango diegu, bertan irina, ura eta gatza botako diegu, eta haiek eskuekin osagai guztiak bilduko dituzte. Behin dena ondo bilduta gure laguntzarikin taloaren forma egingo dugu. Taloaren forma lortzerakoan, irakaslea taloa  eta txorizo zartaginean egingo dute.


Taloa eta txorizoa sartaginean egin eta gero, prest egongo da jateko.
Goxo-goxo!

Lortutako taloa
Kontuan izan behar dugu haur txikiekin egingo dugula, hori dela eta ordena, garbitasuna eta pazientza ezinbestekoa izango dela.
Era berean, egindako tailerra elikadura butzatzeko aukera bikaina izango, hala ere gure helburu nagusia haurrak Euskal Herriko plater tipikoak ezagutzea izango da.