Kaixo lagunok!
Gutxi geratzen da Inauteriak ospatzeko, gutxi gora behera hilabete bat. Horregatik denbora hori aprobetzatu behar dugu dena antolatzeko; mozorroak, musika, dantzak...
Dakigunez Haur Hezkuntzan etorkizuneko lehen oinarriak garatzen dira. Bertan hainbat gauza asko ikasi eta gaitasun asko garatzen dira, hori dela eta ezinbesteko garrantzia izan du irakasleok lan ona egitea.
Inauteriak baino lehen, planteamendu didaktiko baten laguntzarekin gaia klasean jorratu dezakegu, eta haurrei inauteriei buruzko informazio berria eskeini.
Hala nola, honelako bitxikeriak landu ahal ditugu:
- Inauterietako pertsonaiak: Ziripot, Momotxorro, Joaldunak, Kaskarotak, Zaldiko, Zamalzain, Zakuzaharrak...
- Inauteriak herria desberdinetan: Tolosa, Zuberoako maskarada, Uztaritze, Markina, Mundaka...
- Inauterietako gozoki tradizionalak: Erroskila, Esne fritakin, Ogi-torrada..
Informazio hori lagungarria izango da, haurrak pixkanaka inauteriei buruzko jakinmin gehiago izan dezaten.
Hala ere, inauteria ospatzeko ezinbesteko izango da mozorrotoa prestatzea.
| Ikastetxean HH-ko 5.gelan egindako mozorroa. |







